Hogei artista eta kolektibo baino gehiagoren lanak batu ditu ‘Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean’ erakusketan. Bilduma «biolentzia kolonialaren» erakusleiho bat izatea nahi dute.
Washingtonek ziurtzat jo du Groenlandiaren anexioa. Kopenhageren esanetan, ordea, «eztabaidatik kanpo» dago AEBek Groenlandia eskuratzea. Trumpek adierazi du muga zergak ezarriko dizkiela Groenlandiaren auzian berarekin bat ez datozen herrialdeei.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, 6.500 lagun elkartu ziren larunbatean Bilbo Arenan, eta besteak beste aktoreak, musikariak eta euskalgintzaren arloko hainbat lagun esanguratsu izan ziren oholtzan. Orain, BERRIAn ikus daiteke bi orduko ekitaldia.
Irango azken xahren oinordekoa da Reza Pahlavi. AEBetan bizi da, erbesteratuta, baina Iranen boterea hartzeko asmoa duela dio. «Kalean nire izena ari dira oihukatzen», erran du manifestariei buruz. AEBei esku hartzeko eskatu die, hala ere.
AEK-k jakinarazi du 24. Korrikaren ibilbidea: 2.175 kilometro eta 3.436 lekuko hartze inguru izango ditu. Kilometroak otsailaren 1etik aurrera erreserbatu ahal izango dira.
Iturri baten bueltan militarrek, iringileek eta urketariek izandako harremanaren fruitua da Donostiako danborrada. Duela 150 urte ospatu zuten lehen aldiz, ofizialki, egun duen eran; duela ehun ekin zioten Plaza Berriko bandera igoerari.
Bihar beteko dira berrehun urte Juan Crisostomo Arriaga konpositorea hil zenetik, eta, haren musika ezagun egin bada ere, haren figuraren eta haren lanaren parte handi batek ilunpetan dirau oraindik.
Abenduan bertsolaritzari buruzko doktore tesia aurkeztu zuen Matxainek, eta 'Cum Laude' nota lortu. Urteotan konturatu da ikerketa gustukoa duela, eta ikertzen jarraitu nahi duela.
Salaiak filma moldatzen du ikusleen bat-bateko emozioen arabera, adimen artifiziala erabiliz. Aurten kamera infragorriak jarriko dituzte Iruñeko Golemeko areto batean, ikusleen erreakzioa behatzeko.
Falysek Total Energies multinazionala salatu du: klima aldaketaren eragile izatea leporatu dio, eta, ondorioz, beraren enpresari kalte egin izana. Horregatik, kalte ordaina emateko eskatu du, eta gasa eta petrolioa erauzteari uzteko.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Ozazen hasi eta Mendikotan finituko dira aurtengo maskaradak. Iruriko, Zalgizeko, Ozazeko eta Mendikotako gazteak ibiliko dira herriz herri. Euskara erdigunean eman nahi izan dute prestaketa prozesuan, eta erasoen kontrako protokoloa plantan eman dute.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Bere lehen finalean kantatzeko ilusioz dago Alaia Martin. Luxutzat dauka finalean parte hartzeko aukera bera, eta, luxua dela gogoan hartuta, esan nahi dituenak ahalik eta kalitate handienarekin kantatu nahi ditu.
Athleticen krisiaren abiapuntua sasoiaurrean jarri behar da, Ander Cotorro analistaren ustez. Hein batean lesioek eraginda, jokalari asko ez dabiltza behar bezain ondo, eta horrek talde osoari eragiten dio. Dena den, baikorra da.
Laguntza 5.000 eurokoa izango da, eta martxoaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak. Eskaladako edo alpinismoko egitasmoak eta dibulgaziokoak izan daitezke, besteak beste.
Giulianik adierazi du Argentinako egoera politikoa ez da bakana. Haren ustez, kapitalismoa da etsaia, eta langile klaseak programa politiko bat osatu behar du.