EH Bilduko idazkari nagusiak argi esan du EAJrekiko ezberdintasun nabariak dituztela, baina uste du ados jar daitezkeela gauza askotan. Gutxienekoen programa bat osatzea proposatu die, eta Iruñeko eta Ipar Euskal Herriko egoera jarri du adibide gisa.
Ezkerrak irabazi ditu hauteskundeak Berlinen, eta eskuin muturrak Mecklenburg-Aurrepomeranian. Friedrich Merz kantzilerraren alderdiak bi eskualdeetan behera egin du nabarmen, eta lehen aldiz ordezkaritzarik gabe geratu da lander bateko parlamentuan.
Nafarroako Gobernuak argudiatu du lege ekinbideak «kostu neurrigabea» izanen lukeela. Hala ere, PSNk ez beste talde guztiek bide eman diote proposamenari. Sustatzaileek sei hilabete dituzte sinadurak biltzeko.
Atzo iritsi ziren Ceutako portura migratzaileei laguntza ematera. Manifestari batzuek auto bat txikitu zuten Negu Gorriak-ekoak zirelakoan, eta haietako bat atxilo hartu dute.
Biarritzeko, Bidarteko, Getariako, Donibane Lohizuneko, Urruñako eta Hendaiako gune turistikoetan dauden sei saneamendu sistemak ari dira ikertzen, garbitu gabeko ura legez kanpo itsasora isurtzeagatik.
Pablo Larrain zinemagile txiletarrak 'Mis muertos tristes' telesailaren egokitzapen zinematografikoa aurkeztu du Sail Ofizialean, Mariana Enriquezen lau narraziotan oinarritutako lana.
Bigarren Karlistaldiaren garaian Juan Diaz de Garaiok Gasteiz inguruan egin zituen hilketen istorioa kontatu du David Perez Sañudok 'Sacamantecas' filmean. Sail Ofizialean aurkeztu du, lehiaz kanpo, eta gaur ETBk eta RTVEk antolatutako galan emango dute.
Tony Vahlek Bigarren Mundu Gerraren amaieran Alemanian izandako suizidioen gaia jorratu du 'Krux' filmean. Benjamin Naishtatek 'Glaxo' erakutsi du, eta Amanda Kernellek, berriz, 'Garrat du váimmu'. Hiru lanak daude Urrezko Maskorra lortzeko lehian.
Unibertsitate garaitik ari da Irati Zurbano historialaria sorginen inguruan ikertzen, eta NUPek antolaturiko ikastaro batean azaldu du sorginak artean nola irudikatu dituzten.
Ostiralean amaituko da Federico Martin Arambururen hilketaren inguruko epaiketa. Loik le Priol akusatu nagusiaren deklarazioa entzungo dute gaurko auzi saioan. Orain arteko lekukotasunek kolokan jarri dute haren kontakizuna.
Ertzaintzak dispositibo handia hedatu du goizean goizetik, eta etxegabetzea geldiarazteko asmotan bertaratutako lau lagun identifikatu ditu. Bilboko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du emakumea egoera zaurgarrian dagoela.
Kanada ez da AEBetako estatu bat, Donald Trumpek hala iradoki izan duen arren; jarrera horrek haserrearazi egin ditu kanadarrak, eta mugaz bestaldeko nazionalismoa puztu egin da.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Larunbatean gertatu zen ezbeharra, Raumako mendietan, Norvegian bertan. Sara Alonsoren laguna eta taldekidea zen Asics etxean. Azken hiru urteotan Zegama-Aizkorrin izan da, eta hiru aldietan hamar aurrenekoen artean sailkatu da, aurten, laugarren.
Larunbatean gertatu zen ezbeharra, Raumako mendietan, Norvegian bertan. Sara Alonsoren laguna eta taldekidea zen Asics etxean. Azken hiru urteotan Zegama-Aizkorrin izan da, eta hiru aldietan hamar aurrenekoen artean sailkatu da, aurten, laugarren.
Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria izan da hamasei urtez, baina aurtengoa du azkeneko ekitaldia. Uste du urte hauetan ahots ezberdinei lekua eman diela jaialdiak, eta Zinemaldia bera koherentea izaten ahalegindu dela.