Eusko Jaurlaritzak gaur ekin dio aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean aletzeari, eta seguruena aurrera aterako dira, erakunde horretan gehiengoa baitaukate EAJk eta PSE-EEk, EAEko gobernuko bi kideek, alegia.
Ogasun sailburuak jakinarazi du Finantzen Euskal Institutua indartzea izango dela bere sailaren apustua. Oposizioa oso kritiko azaldu da proiektuarekin, eta Etxebizitza Saila indartu ez izana txarretsi dio.
Etxe babestuaren eskatzaileen ezaugarriak nabarmen aldatu dira azken hamarkadan: gero eta gehiago dira emantzipatuta egon arren alokairu librearen kostuari aurre egiteko zailtasunak dituztenak, familiak ere bai tartean.
Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Misioa bertan behera geratzea eragin badu ere, sahararrek ontzat jo dute Errusiak AEBen proposamena baztertzea. Leboihiren ustez, hala eragotzi egin da Marokoren ideiak legitimotzat hartzea.
Bozen makineria martxan dago. Baina nola antolatzen dira? Nork dauka demokrazia ariketa hori bermatzeko ardura? Zenbait instituzio publikok parte hartzen dute prozesuan, baina udalek daramate lema. Lasterketa bete-betean daude jada.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen barne, 'Hyakki yagyo: ehun deabruen gaueko desfilea' erakusketa jarri du Herranzek Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko aretoan. Hilaren 15era arte izango da ikusgai.
Bizkaiko meatzaritza ospitaleak Europako ideia eta aparatu garatuenez hornitu zituen Enrique Areilza medikuak, eta lorratza laga zuen Gorlizko erietxean eta Basurtuko ospitalean ere. Ehun urte dira hil zela.
Kalitatezko kazetaritzaren aldeko apustu sendoa egin du BERRIAk, eta, horrekin batera, komunitatea handitzea, lantaldea zaintzea, azpiegitura teknologikoak garatzea eta proiektuaren balio sozialean sakontzea izango da planaren ardatza.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Nerea Ibarzabalek irabazi du Eibarko saioa, 740 puntu lortuta. Haren gibeletik sailkatu dira Alaia Martin (722), Miren Artetxe (713,5), Oihana Iguaran (701,5), Nerea Elustondo (696) eta Asier Azpiroz (642,5).
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Balmasedan jokatu da azken proba, Kolitza Balmatrail, eta horretan Zubeldia bera eta Jon Betolaza izan dira irabazle. Erlojuaren aurkako proban, Lola Oiartzabal eta Ibai Larrea izan dira azkarrenak, eta selekzioen lehian, euskal selekzioa gailendu da.
Guztira 86 duatloilari lehiatu dira EHMDZko proba beteranoenean. Azken hiru duatloien faltan, Izarne Maioz eta Gurrutxaga bera dira sailkapen nagusiaren buruan. Azaroaren 14an izango da hurrengo proba Idiazabalen, Euskal Herriko Txapelketa.