Etxegabetzeen aurkako neurriak jasotzen dituen eta alokairuen prezioei mugak jartzen dizkien dekretua onetsi du Diputazio Iraunkorrak. Alokairu kontratuak automatikoki luzatzeko dekretuaren aurka bozkatu dute EAJk, PPk, JxC eta Voxek.
Prefeturak herriko etxeen deliberoaren kontra jarritako helegitea aztertu du Bordeleko Administrazio Dei Auzitegiak. Euskal Konfederazioak babesa agertu die hautetsiei, eta mobilizatzera deitu ditu herritarrak.
Goñi buru duen federazioak Espainiako Kirol Kontseilu Gorenera jo du aste honetan, Kirol Legeak ematen dituen aukerak baliatzeko. Bihar jokatuko du gizonezkoen euskal selekzioak Venezuelaren aurka, San Mamesen.
Alderdi politikoak gogoz ari dira hauteskunde kanpainaren atarian. Datozen bi asteetan han-hemenka ibiliko dira hautagaiak, mezuak eta konpromisoak zabaltzen. Gaur hiriburuetan ari dira ekitaldiak egiten.
Lamassourek txartzat jo du Frantziako Konstituzioaren bigarren artikulua nola erabiltzen den. Uste du berdintasuna eta uniformizazioa bereizi behar direla.
Hilaren 22an kozinatu eta banatuko dituzte azken otorduak Lesbosen, eta abenduaren 31n emango diote amaiera ibilbideari. Europako migrazio politiken gogortzeak, boluntarioen kriminalizazioak eta urteetako akidurak bultzatu ditu erabakia hartzera.
Borondatezko konpromisoen eta tratuen bidez lantokietan euskararen erabilera sustatzea du helburu Euskara Tratuak ekinbideak, baita dinamikan parte hartzen dutenen euskararekiko atxikimendua indartzea ere. 21 eguneko ekinbidea da.
Nasser ospitaleko kirurgia esparruari egin dio eraso Israelgo armadak, baita Al-Xifa ospitalearen alboan zegoen ibilgailu bati ere. Hildakoen artean gutxienez adingabe bat eta mediku bat daude.
Lan horretaz gain, menopausiari, euskararen kontrako oldarraldiari eta Lourdes Iriondori buruzko lanak daude kazetaritza sarien finalisten artean. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Urtebetez, trenean eta metroan irakurtzen zebiltzan pertsonen testigantzak jaso ditu idazleak. Eguneroko gisako horretatik jaio da irakurketari buruzko haren hirugarren eleberria, 'Ezezagunak trenean... irakurtzen'. Consonni argitaletxearekin kaleratu du.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Lehenengo minutuan, bere atean sartu du gola Turkiako taldeak; Keefek sartu du bigarrena, 34.ean. Txuri-urdinek Frankfurten aurka jokatuko dituzte final-laurdenak, otsailean.
Gaur 125 urte bete dira Gorbeiako lehen gurutzea inauguratu zutenetik. Hilabetera bota zuen eguraldi txarrak. Bigarrenak ere ez zuen lortu hiru urte zutik irautea. Hirugarrenari oraintsu sendotu dizkiote oinarriak, erori ez dadin.
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra egindako manifestazioak Euskal Herrian aspalditxoan egindako jendetsuenak izan dira. Sindikatuen arabera, eguerdian 200.000 pertsona atera dira kalera.