Jendetza ikusgarria bildu da etxebizitza eskubidearen alde hiriburuetan egindako manifestazioetan. Espekulatzaileak desjabetzea, etxebizitzak negozioa izateari uztea eta baliabideak langileen esku jartzea eskatu dute.
Piketeek poliziak izan dituzte atzetik; leku askotan istiluak sortu dira, jendea identifikatu eta atxilotu dute. Errepideetan, unibertsitateetan, dendetan eta ostalaritzan izan du eraginik handiena.
Los Ochos eraikineko maizterrek martxa egin dute Erandiotik Bilbora, LAB sindikatuarekin batera. Hirurehun bat lagunek egin diete harrera Deustun, elkartasuna adierazteko kaleratze arriskuan dauden ehun familiei.
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra egindako manifestazioak Euskal Herrian aspalditxoan egindako jendetsuenak izan dira. Sindikatuen arabera, eguerdian 200.000 pertsona atera dira kalera.
Etxea eskuratzeko zailtasunak eta bizitzaren garestitzea arazo direla aitortu dute eragile gehienek, baina EAJk eta PPk ez dute mobilizazioa babestu, «greba politikoa» izan dela argudiatuta.
Grebaren deitzaileak, hau da, Maizterren Sindikatuak nabarmendu du «beste borroka ziklo bat» abiarazi duela lanuzteak, eta «historikoa» izan dela. UGTk eta CCOOk esan dute espektatibak gainditu dituela.
Gogoratu du etxebizitzaren arazoa «egiturazkoa» dela, eta «modu gordinagoan» pairatzen dutela maiz emakumeek, «sexu-genero disidenteek», eta herritar migratu eta arrazializatuek.
Kattalin eta Nenufarrak taldeak ‘Zeruak eta sabaiak’ plazaratu berri du; barrenetik kanpora begiratzen duen lana, teklatu eta sintetizadoreetan, gitarren tentsioan eta ahots indartsu bezain leunean oinarritzen den pop malenkoniatsua.
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Gaixotasun arraroa da familiako insomnio hilgarria; Euskal Herrian, ordea, ez hainbeste. Araban du munduko epizentroetako bat gaitz genetiko hilgarri horrek. Oraingoz, ez du sendabiderik, baina ikertzaileak eta kaltetuak baikor ageri dira.
Gaur 125 urte bete dira Gorbeiako lehen gurutzea inauguratu zutenetik. Hilabetera bota zuen eguraldi txarrak. Bigarrenak ere ez zuen lortu hiru urte zutik irautea. Hirugarrenari oraintsu sendotu dizkiote oinarriak, erori ez dadin.
Bizikletatik jaisteko tenorea iritsi zaio Bizkarrari, profesional gisa hamabost urtez aritu ondoren. «Oso gustura» dago osatu duen ibilbidearekin, eta, «bukatu izanaren pena» ere baduen arren, naturaltasunez onartu du: «Bizilegea da».
Lan horretaz gain, menopausiari, euskararen kontrako oldarraldiari eta Lourdes Iriondori buruzko lanak daude kazetaritza sarien finalisten artean. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Bihartik igandera bitarte egingo dute jaialdia, bederatzigarrenez. Musika, literatura eta bertso jarduera ugari antolatu dituzte, baita mahai inguru bat ere, kultur ereduen gainean gogoetatzeko, egungo jokalekua ardatz hartuta.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Lehenengo minutuan, bere atean sartu du gola Turkiako taldeak; Keefek sartu du bigarrena, 34.ean. Txuri-urdinek Frankfurten aurka jokatuko dituzte final-laurdenak, otsailean.
Gasteiztarrek ‘Relampagu’ bidea zabaldu dute (8c/600 m), horma horretako hirugarrena. Goiko murruan, 150 metro kanporantz etzanak aurkitu dituzte, eta zortzigarren graduko luzeak ere bai. Oraingoz ez dute era askean kateatu.
Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena bete da. Haren heriotzaren eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ukan txistuen ondotik bertsolariaren «irudi partzial bat» bakarrik zabaldu dela nabarmendu dute haren bilobek.