Oturuntzara zihoazenak trabatzen eta ekitaldia egin zedin galarazten saiatu dira 2.000 manifestari inguru. Polizia haien kontra oldartu da, eta lau lagun atxilotu dituzte gutienez. Zaurituak ere izan dira.
Jendetza bildu da Bilbon, Biansi Castilblancoren hilketa gaitzesteko manifestazioan. Besteak beste, eskatu dute berrikus dadila indarkeria matxistako kasuen larritasuna mailakatzeko sistema. Epaileak kartzelara bidali du hiltzailea.
Arabako taldeak partida bikaina egin du, eta merezita irabazi dio Real Madrili. Toni Martinezek eta Angel Perezek sartu dituzte arabarren golak. Alavesek duela 26 urte irabazi zuen azkenekoz Bernabeun.
Nerea Ibarzabal gailendu da Gasteizen, 760,5 punturekin, eta sailkapen orokorreko lehen postuan paratu. Gibeletik sailkatu dira Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Maddi Ane Txoperena.
«Blokeetan» oso nabarmen antolatu dira gaurko hauteskundeak, eta adituek «irekiak» ikusten dituzte; «lehia bizia» izango dela uste dute. EH Bildu «eroso» ikusten dute; EAJ, berriz, ataka zailean.
1977tik 2023ra bitartean, hamasei aldiz egin dira Espainiako Gorteetarako bozak Hego Euskal Herrian, eta parte hartzea %70 izan da batez beste, legebiltzarretarako eta udaletarakoen gainetik. PSOEk bederatzi aldiz irabazi du, eta EAJk lau aldiz.
CISenak izan ezik, inkesta guztiek diote PPk eta Voxek osatutako blokeak gehiengo osoa lortuko duela gaur Espainiako Kongresuan. Eskuineko indarrak, baina, urduri agertu dira azken egunetan, eta iruzurraren mamua haizatu dute.
Azken hamarkadetako Euskal Herriko musikaren nondik norakoak markatu dituzten figura nagusietako bat da Goñi. Hamaika talde bultzatu ditu, eta Euskal Rock Erradikala etiketaren sustatzaileetako bat ere izan da. Memoria liburu bat kaleratu du orain.
Bilboko Udalean egin du bere ibilbidearen zatirik handiena Dehesak, elikagaien azterketan batez ere: salmonella eta 'behi eroen gaitza' izan dira haren buruko minetako batzuk, baita anisakisa ere.
Damaso Quintanaren konpainiak ehun milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa zehaztu du proiektuan, baita 120 lanpostu zuzen sortzekoa ere. Proiektua ECN All Wind filialak garatuko du, eta hartan partaidetzak dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Ekarpenek.
BERRIA, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia, Kanaldude, Hamaika Telebista eta Elhuyar dira partaideak. Datorren proiektu nagusia partaideen ikus-entzunezko edukiak bilduko dituen plataforma bateratua da.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Azken hamarkadetako Euskal Herriko musikaren nondik norakoak markatu dituzten figura nagusietako bat da Goñi. Hamaika talde bultzatu ditu, eta Euskal Rock Erradikala etiketaren sustatzaileetako bat ere izan da. Memoria liburu bat kaleratu du orain.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Zubillagak denboraldi biribila osatu berri du. Skyrunningeko Munduko Kopan zortzigarren izan da, besteak beste. Mendiko lasterketen denboraldia amaituta, mendiko eskiko euskal selekzioarekin arituko da hurrengo hilabeteetan.
Maitasun harreman batean, hastapeneko lilura bikotekidea kontrolatzeko tresna bihur daiteke gerora. Pantailen bidez harremanak izateko joerak fenomeno hori handitu du. Harreman fisikoan oinarritu hezkuntzaren alde egiten dute adituek.