Manifestazio nagusiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan eginen dituzte, eguerdian, eta protestek segida izanen dute arratsaldez, dozenaka herritan. «Etxegabetzeak etetea» eta «prezioak jaistea» exijitu dute.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak V. Topaketa egingo du larunbatean Bilbon, eta greba deialdia izango dute hizketagai nagusi. Salvadorrek «greba arrakastatsua» espero du: «Jendea haserre dago, eta amorru giroa nabaritzen dugu».
Espainiako Lan Ministerioak argitaratutako testua onartuz gero, 65 euro igoko da SMIa hilean. Sindikatuek %7ko igoera eskatzen diote Madrili, erosahalmena berreskuratzeko. Azaroaren 16tik aurrera onartu ahal izango du Ministroen Kontseiluak.
Lansarien eta erretreta pentsioen emendatzea galdegin dute Baionako karriketan, biziaren kariotzearen kontrako lanbidearteko grebaren egunean. Manifestariak kezkaturik ibili dira mobilizazioen lorpen eskasia dela kausa.
Bermeoko kondaira batean dago oinarritua, baina gaur egungo euskal gizartean girotua; Usurbilen izan dira eszena bat grabatzen. Zuzendariak inoiz baino aurrekontu handiagoa du filma ekoizteko, eta, hala, thriller psikologiko bat onduko du.
Bihar beteko da Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena. Haren heriotzaren eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ukan txistuen ondotik bertsolariaren «irudi partzial bat» bakarrik zabaldu dela nabarmendu dute haren bilobek.
Daniel Cetra politologoak iritzi dio ez globalizazioak eta ez digitalizazioak ez dituztela desagerraraziko estaturik gabeko nazioak, eta ezinbestekoa dela hizkuntzak elkarrekin biziko diren eremuak sortzea.
Lasterketa laburragoekin aseta, Behobia-Donostian bigarrenez parte hartuko du Melerok. Horren ostean, bere lehen maratoia egingo du, Donostian bertan. Diziplina horretan «hasiberria» den arren, prestaketa lanekin «ikasten» eta «gozatzen» ari da.
Zortzi astez aritu dira fikzio arrakastatsu horren sei atal berriak filmatzen. Aurreneko denboraldian bezala, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak aldi berean grabatu dituzte.
Lan horretaz gain, menopausiari, euskararen kontrako oldarraldiari eta Lourdes Iriondori buruzko lanak daude kazetaritza sarien finalisten artean. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Txomin Ezponda Xalbadorrekin hasi zen oholtza gainean bertsoak kantatzen. Haren bikaintasunaz mintzatzeaz gain, 2006 bitarte bertsolaritzak lagunak eman dizkiola kontatu du; txapelketan baino gehiago plazan ibiltzea gustatu zaio.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Aurreko jardunaldian Norvegian 0-6 irabazi ostean, Anoetan lehen hiru puntuak eskuratzeko erronka du, ligaxkako lehen zortzi postuetara gerturatzen segitzeko. Partida arrisku handikoa izendatu dute, eta udalak «segurtasun operazio berezia» prestatu du.
Sorterrian, talibanen altxamenduek gogor zigortutako Bamyan eskualdean, mendiko eskiko txapelketa bat sendotzeko ahalegina egin zuen urte luzez, eskiaren bidez osasuna, aisia eta genero berdintasuna sustatzeko. Gaur egun Alemanian bizi da, erbesteratuta.
Azaroaren 6an 25 urte beteko dira Vicente Ameztoi margolaria hil zela. Urteurrena baliatuz, haren ibilbidea eta obra laburbildu dute lau adituk, bakoitzak margolariaren lan bana hautatuta. Haren alderdi politikoa eta inplikazioa jarri dute agerian.