‘Ehun zaldi trostan’ bere lehen ipuin liburua argitaratu du Urienek. Zazpi narrazioz osatuta dago, eta hainbat gairi heldu die horietan: hasi baserriaren mundutik, eta gaur egungo gizartearen abiaduraraino.
Ehunka lagun elkartu dira negoziazioen blokeoa salatzeko eta urte eta erdiren ondoren lan hitzarmen bat eskatzeko. Iritzi diote TCC Moventis enpresak borondaterik ez duela eta Iruñerriko Mankomunitatearen azken saiakera «adar jotze bat» izan dela.
Ohi baino bizkorrago dabil mundua 2025. urte honetan. Garai modernoen abiadari Donald Trump izeneko lurrikara bat batu zaio, eta dardarka jarri ditu aliantza zaharrak. «Globalizazio estresatuaren» aroa, asko ikusi duten bi emakumeren begietatik.
Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako hiru kidek bota dute txupinazoa: Lidon Sorianok, Eduardo Iberok eta Dyna Kharratek. Ehunka ekitaldi egonen dira gaurtik aintzin, eta bederatzi egunez bestak ez du etenik izanen.
Sanjoanetan, modu bortitzean lehertu zen xenofobia, eta magrebtarrak izan ziren jomuga. Badira hilabeteak segurtasunik ezaren sentsazioa hedatzen hasi zela, eta zurrumurruek gaiztotu dute giroa. Olatu horri herri gisa nola aurre egin aztertzen ari dira.
Ingalaterrako klubak 70 milioi euro inguru ordainduko dizkio talde txuri-urdinari. Jokalari donostiarrak ezetz esan die iraganean egin dizkioten hainbat eskaintzari, baina, oraingoan, baiezkoa eman du. Zazpi urtez aritu da Realaren lehen taldean.
Hamalau baserrik ateak ireki dituzte 'Ongi etorri baserrira' egitasmoaren barruan, herritarrak baserrietara gerturatzeko. Balerdipeko baserriko erleak ezagutu dituzte zenbait bisitarik.
Bilboko XVI. Bandera jokatu dute gaur, eta, Arraun Lagunak taldeak irabazi badu ere, Orio 86 ehunenera heldu da. Zumaia ligaz igo berri da, eta bihar ohorezko txandan arituko da, bigarren luze azkarrena eginda.
Martinezek azken hiru urteetako bere markarik onena lortu zuen duela aste batzuk Parisen, 110 metroko hesietan: 13.26. Hala, Tokioko Munduko Txapelketan izango da irailean.
Alki kooperatibak salgai ezarri du Nestor Basterretxearen 'Uhin' aulki modeloa. Eñaut Jolimonek erran du ahalegina egiten ari direla obra garaikide hori etxe guzietara heltzeko.
Italiako Giroa bihar hasiko da, eta Ane Santesteban hamabigarrenez ariko da, bigarrenez jarraian Laboral Kutxarekin. Etxeko taldearekin aritzea «pizgarri» dela dio.
Bizialdi profesionala BERRIAn egin du Barandiaranek: etxe izan du, aterpe, hazteko toki, helburu. Jardunbideak hobetzeko ahaleginean aritu da beti, eta ordezkaritza postu nagusia hartu du orain: BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria da.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
‘Ehun zaldi trostan’ bere lehen ipuin liburua argitaratu du Urienek. Zazpi narrazioz osatuta dago, eta hainbat gairi heldu die horietan: hasi baserriaren mundutik, eta gaur egungo gizartearen abiaduraraino.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Frantziako Tourra bihar hasiko da, Pogacar eta Vingegaard berriz ere faborito direla. Lau aldiz izan dira aurrez aurre itzulirik handienean, eta bina garaipen lortu ditu bakoitzak. Pogacarrek ukiezina dirudi, baina hura estutzeko prest da Vingegaard.
Uztailaren 11, 12 eta 13an egingo dira hiru lasterketak: Ehunmiliak, G2H eta Marimurumendi maratoia. Emakumezkoen partaidetzan izan den gorakada azpimarratu dute antolatzaileek, eta atzerritik ere inoiz baino gehiago datozela azaldu dute.
Emakumeak dira, bai, baina nahiago dute musikariak direla azpimarratzea. Azken 25 urteotan asko aldatu da oholtza, baina borroka etengabean murgilduta daude emakume musikariak.