Estatuak 1976ko eta 1978ko sarraskietan izan zuen «erantzukizun nagusi eta zuzena» bere gain har dezala eskatzeko mozioak aurkeztuko dituzte Gasteizen, Iruñean eta beste hainbat udalerritan.
Aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako abortuen %95 klinika pribatuetan egin dituzte. Abortuak halakoetara bideratzea egotzi diote Osakidetzari, eta sistema publikoan abortatzeko eskubidea aldarrikatu dute.
Hilketaren bat egitea leporatutako «terroristei» heriotza zigorra aplikatzeko legearen alde egin du Israelgo Parlamentuak. Beste bi bozketa gainditu beharko ditu onartua izan dadin.
Egitasmoak gaur artean urratutako bidea aletu dute Iruñean eginiko agerraldian: abuztuan jarri zuten martxan, eta 650 musikaritik gora dira orain haren inguruan. Boikotari eusteko asmoa nabarmendu dute, eta entzuleak ere deitu dituzte horretara.
24. Korrikari begira, elkarlanerako akordioa izenpetu dute. BERRIAko bi kidek Korrikaren berri bertatik bertara emango dute une oro, eta 'Mantangorri'-k ere kontakizun berezia egingo du.
Amaitu da 2025eko Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuitua. Maddi Olaetxea eta Josu Urrestarazu izan dira txapeldun. Antolatzaileak «gustura» dira, partaidetzak gora egin baitu, erreleboka batez ere. Datorren urtean proba gehiago izatea aurreikusi dute.
1980ko hamarkadan gertatu zen pegatinen eztanda. Aldarri sozialak eta politikoak karrikaratzeko balio izan dute, eta, egun funtzio bera badute ere, kopuru murritzagoan ekoizten dira, komunikazio politikoa digitalizatu baita.
Corderok azaldu du nola bihurtu den Orbain kultur elkartea hiriko espazio kolektibo eta erreferentea, eta nola mantentzen den bizirik hiriko punk eszenaren grina eta autogestioa.
Espainiako Filmategian 30 langile baino gehiago daude No-do albistegiaren proiektuan murgilduta. Material guztiak Interneteko Platfo zerbitzuan jartzea da azken helburua.
BERRIA, Hamaika Telebista, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia eta Kanaldude hedabideek osatzen dute egitasmoa. Gaur aurkeztu dute, Iruñean, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Ana Ollorekin batera.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek ‘Adarbakarra’ ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Azpeitiko antzerki topaketetan. Literatura, musika eta antzerkia nahastu dituzte proposamenean.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Bere lehen finalean kantatzeko ilusioz dago Alaia Martin. Luxutzat dauka finalean parte hartzeko aukera bera, eta, luxua dela gogoan hartuta, esan nahi dituenak ahalik eta kalitate handienarekin kantatu nahi ditu.
Neurketa hunkigarria jokatu dute San Mamesen euskal selekzioak eta Palestinak. Genozidioa salatu, eta ofizialtasuna aldarrikatu dute 51.000tik gora zaletuk.
Olaetxea bera eta Josu Urrestarazu izan dira txapeldun 2025eko Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituan. Erreleboka, berriz, Aitor Herrera eta Koldo Aizkorbe gailendu dira.
'Eraikuntzarako materiala' ez-fikziozko eleberria argitaratu ostean, berriz ere kuttunena zaion generora itzuli da Rodriguez, 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin. Eta, adierazi duenez, kontatu ezin dena kontatzen saiatzea du erronka.